Hezkuntza komunitateari
Azken aldi honetan Beintzako Aterpetxea-ORBELAn bizitzen ari garen egoeraren aurrean (jangelako lekuen murrizketa, jarduerak egiteko udal ordenantza murriztatzaileak... ), 35 urtetan gure aterpetxea ezaguna bihurtu duten hainbat proiektu (Natura & Abentura Eskola Egitaraua, Euskaraz Blai Udalekuak...) garatzeko zailtasunak ikusita, ORBELAk 2026eko urtarrilak 1ean Beintzako Aterpetxea-Ostatua kudeaketa bertan behera uztea erabaki du.
Hezkuntza Komunitatetik jasotako eskaerei erantzun bat eman nahirik, 2025ko udazkenean zehar (irailak 22tik urriak 31era) “Natura&Abentura” proiektua eskeintzen jarraituko dugu, 2024-2025 ikasturteko berdina, jardueretan eta prezioetan. Pdf-a jaitsi
Ongi etorri!!
Beintzako Aterpetxea – ORBELAn lagunen arteko egonaldi atsegina eta zaporetsua disfrutatuko duzue, Nafarroako mendialdeko inguru eder honetan.
Iritziak
Jokin 5/5
Bertako jabeak oso jatorrak eta umeekin oso tratu ona izan zuten. Oso profesionalak eta aterpetxea eta jabeen eta begiraleen tratua ezin hobea. Berriro itzultzeko modukoa.



















